Tinder-eko gertaerak

Gauzak benetako bihurtzen diren tokia

Ezagutu beste ezkongabe batzuk gustatzen zaizkizun gauzak egin bitartean.
Ikusi gehiago Tinder appean.

Tinder-eko Gertaerekin, gauzak plataformatik harago doaz, bizitza errealera.

Ezagutu beste ezkongabe batzuk zure hiriko gertaeretan: juntadizoetatik mendi-ibilietaraino.

Baliteke zure crusha dagoeneko gonbidatuen zerrendan egotea.

Joan nahi?

Ikusi gehiago appean! Arakatu gertaera gehiago, ikusi kokapen zehatza, jakin nor joango den, eta adierazi bertaratuko zarela. Han ikusiko dugu elkar :)

Oraindik ez duzu zure hiria ikusten?

Eskatu gertaerak zure inguruan

Hurrengo gertaeraren aurretik jakitea merezi duen gauza batzuk.

  • Partekatu planak lagunekin.

    Lagunei nora zoazen esateko mezu bat bidaltzea ideia ona izaten da beti. Agian zurekin joan nahiko dute!

  • Konektatu geroago appean.

    Eroso bazaude baina oraindik harremanetarako informazioa partekatu nahi ez baduzu, gertaerara doazen beste pertsonekin konekta zaitezke, Tinder appean txateatzen jarraitzeko.

  • Mantendu telefonoa kargatuta.

    Gertaerekin, saretik kanpo egongo zara konexio berriekin; halere, eskuragarri egotea komeni zaizu, eta amaitzean etxera itzultzeko modu bat izatea.

  • Izan kontrolpean bertaratzeko modua.

    Berdin dio nola (zeure autoan, autoa partekatzeko zerbitzu batekin nahiz zure zain dagoen lagun batekin), baina etxera itzultzea beti izan beharko litzateke baldintza bat.

  • Jakin zer nahi duzun.

    Tinder-eko Gertaerekin, jende guztiarentzako aukerak daude. Eman begiratu bat gertaeren xehetasunei 21 urtetik gorakoentzat diren jakiteko.

Gertaerei buruzko ohiko galderak

Zer da Tinder-eko gertaera bat?

Tinder-eko gertaerak bizitza errealean eta sarean gertatzen diren elkarretaratzeak dira, non jende berria aurrez aurre ezagutu ahalko baituzu. Askotariko gertaerak daude (aire zabaleko fitness-jarduerak, zerbait hartzera irteteko gauak, zita bizkorrak…), eta hiri jakinetan daude erabilgarri urte osoan zehar.

Tinder-eko kontu bat behar dut bertaratzeko?

Ez, baina, gertaeretan esperientzia hobea izateko, appa erabiltzea gomendatzen dugu (adibidez, gertaeraren ondoren konektatzeko). Berria zara Tinder-en? Hasteko, deskargatu appa.

Nola adieraz dezaket joango naizela?

Ireki Tinder appa. Joan Gertaerak fitxara eta ireki interesatzen zaizun gertaera. Argazki bidezko egiaztapena behar da sarbide osoa izateko. Orduan, izena emateko xehetasunak ikusiko dituzu, eta interesa agertzeko, gertaera antolatzen duen bazkidearen bidez bertaratuko zarela adierazteko eta gertaerara joateko urratsak.

Doakoak al dira Tinder-eko gertaerak?

Gertaeraren araberakoa da. Batzuk doakoak dira; beste batzuetarako, bazkidetutako hirugarrenek sarrerak saltzen dituzte. Prezioak eta sarreren eskuragarritasuna Tinder appeko gertaera bakoitzean erakusten dira.

Nor joan daiteke?

18 urte edo gehiago izan behar dituzu Tinder erabiltzeko, eta gertaera batzuek adin-eskakizun gehigarriak dituzte (adibidez, alkohola ematen duten tokietan, 21 urte edo gehiago izatea AEBn). Eskakizun zehatzak gertaera bakoitzean adierazten dira appean.

Lagun batekin joan naiteke?

Aurrez aurreko gertaera gehienak bertaratuko dela adierazten duen edonorentzat daude irekita, baldin eta adin-eskakizunak betetzen baditu; hortaz, nahi baduzu, ekarri laguna (edo lagunak)! Zita birtual bizkorren gertaerak eta beste formatu batzuk Tinder-en erabiltzaileentzat bakarrik dira.

Zer gertatzen da gertaera baterako sarrerak agortuz gero?

Gertaera baterako sarrerak agortzen badira, hala markatuko dira argi eta garbi. Hala ere, gertaera appean egiazta dezakezu, toki librerik geratzen den ikusteko; halaber, etorkizunean zure inguruan izango diren antzeko gertaerei buruzko gomendioak ikusiko dituzu.

Zeinen seguruak dira Tinder-eko Gertaerak?

Tinder-eko gertaera guztiek gure Komunitateko arauak eta Segurtasun-aholkuak gordetzen dituzte. Bazkidetutako tokiek atean egiaztatzen dituzte parte-hartzaileak, eta Tinder-en appeko segurtasun-tresnak (blokeatzeko aukera, salaketak, argazki bidezko egiaztapena eta 24/7 laguntza-zerbitzua) erabilgarri egongo dira gertaeraren aurretik, gertaeran zehar eta gertaeraren ondoren.

Non daude erabilgarri Tinder-eko gertaerak?

Une honetan, Tinder-eko gertaerak hiri jakinetan daude erabilgarri (aldian-aldian hiri berriak gehitzen dira). Zure inguruan zer gertatzen ari den ikusteko, arakatu Gertaerak fitxa Tinder appean edo hirien zentroak events.tinder.com-en.

Tinder-eko gertaerak irisgarriak dira?

Tokiaren araberako irisgarritasun-informazio zehatza hirugarrenaren orrian adierazten da; laguntza behar baduzu edo galderarik baduzu, jarri harremanetan gertaeraren antolatzailearekin zuzenean gertaeraren aurretik.

Zergatik ez gertaera gehiago esploratu appean?<br><br>Horixe, ba.

Deskargatu Tinder

Zergatik ez gertaera gehiago esploratu appean?<br><br>Horixe, ba.